Hurling

Pilota (irlanderaz: sliotar) eta makila (irlanderaz: camáin; ingelesez: hurley).
Áth an Mhuileann taldearen eta Tobar Phádraig taldearen arteko partida, Limerick, 2004ko abuztuaren 28a.

Hurlinga (irlanderaz iomáint edo iománaíocht) antzinako irlandar eta gaelikoen artean sortutako taldekako kirol bat da, Elkarte Atletiko Gaelikoak arautua (irlanderaz: Cumann Lúthchleas Gael; ingelesez: Gaelic Athletic Association). Kirol honek historiaurrean du jatorria, eta duela 3.000 urte baino gehiago hasi ziren jokatzen.[1] Irlandan jokatzen diren joko gaelikoetako bat da, eta hainbat ezaugarri partekatzen ditu futbol gaelikoarekin, hala nola jokalekua eta ateak, jokalari kopurua eta terminologiaren zati handi bat. Eskozian jokatzen den shinty kirolaren antzekoa da. Bada emakumeek jokatzen duten gisa bereko joko bat ere, camogie izenekoa.

Jokoaren helburua, jokalari bakoitzaren tresna nagusia den makila (irlanderaz: camáin; ingelesez: hurley) erabiliz, aurkariaren atean pilota (irlanderaz: sliotar) pasatzean datza, baloia gurutze-barraren gainetik pasatuz gero puntu batez, eta gurutze-barraren azpian, atezain batek zaindutako sare batean sartuz gero hiru puntu. Sliotarra eskuan har daiteke eta gehienez lau pausu eman daitezke berarekin askatu gabe. Baita ere airean jo ahal zaio edo lurretik jo hurleyarekin. Ostikada bat edo zaplazteko bat eman dakioke eskuaz (eskuarekin pasatzen da), tarte laburrera pasatzeko. Baloiarekin lau pausu baino gehiago eman nahi duen jokalariak makilaren puntan (bakarka) errebotatuz edo orekan eraman ahal du, eta baloia bi aldiz bakarrik maneiatu daiteke jokalariaren eskuan dagoen bitartean beste jokalariren batek ikutzen ez duen bitartean.

Jokalariek buruko kaskoa bakarrik erabiltzen dute babes gisa. Kaskoak pelotak edo eta beste jokalari baten makilak buruan jotzetik babesten du jokalaria, eta burdinezko saretzo bat ere badauka burezurraz gain aurpegia ere babesteko. Horretaz aparte jokalariek ez dute beste inolako babesik.

Seniorretan, partiduak 35 minutuko bi zatitan (70 minutu) edota 30 minututko bi zatitan (60 minutu) jokatu daitezke. Talde bakoitzak 15 jokalari ditu eta zenbait posiziotan bereizten dira;

  1. (Ingelesez) Cramer, Ben: «Pitch Man». Forbes, 2007-04-23.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search